Lekukoak

Enrike Zuazua Iriondo Matematikari ikertzailea

"Uhinak gara. Uhinik gabe ez legoke bihotzaren taupadarik, ez barrerik, ez negarrik"

2014/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Enrike Zuazuak grinaz bizi du matematika. Halaxe aitortzen du, eta nabaritu egiten zaio, gainera. Adibidez, galderei erantzutean, ezin du ezkutatu matematikarekiko sentitzen duen erakarpena, lilura. Baina ez da horretan geratzen, eta lilura hori kutsatzen saiatzen da, uste osoa baitu gizartearen motor nagusienetariko bat dela matematika.

Ana Zubiaga Elordieta Genetikako katedraduna

“Agian, pentsamendua nola sortzen den ulertzera irits gaitezke”

2014/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Aurkikuntza, aldaketa eta iraultza txikiz beteta dago genetikaren historia; azken urteetan, gainera, arlo horretan garatutako zenbait ikerketak oihartzun handia izan dute gizartean. Horregatik, ez da erraza bakar bat nabarmentzea. Eta horregatik da hain interesgarria Ana Zubiagak lehenengo galderari emandako erantzuna. Baina, agian, harrigarriagoa da bigarrenari erantzundakoa...

Jose Ramon Etxebarria Ingeniaritzan doktorea

“Zientziaren eta boterearen artean beti egongo da deserosotasuna”

2014/03/01 Galarraga Aiestara, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hasieran zailak iruditu bazaizkio ere, pentsatzeko denbora pixka bat hartu ondoren, hitz-jario oparoarekin erantzun die galderei. Antzematen zaio bihotzetik ari dela, kartsu hitz egin baitugu miresten dituen pertsonez, agintearekiko jarreraz, hizkuntzaz... Baina, batez ere, ezarritakoa zalantzan jarri eta norberak pentsatzearen aldeko aldarria egin du.

Arantza Diaz de Illaraza EHUko informatika-irakaslea eta IXA taldeko ikertzailea

“Esaten edo idazten duguna ordenagailuen bidez ulertzen saiatzea oso helburu handinahia da”

2014/02/01 Galarraga Aiestara, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Irakaslea izateaz gain, ikertzaile ere bada Arantza Diaz de Illarraza, eta, dituen egiteko guztien artean, ez zaio erraza izan tarte bat topatzea Elhuyarren galderei erantzuteko. Hala ere, ez dio gonbidapenari uko egin, eta bere oroitzapenen eta itxaropenen berri eman digu.

Txema Pitarke CIC nanoGUNEko zuzendaria eta Elhuyarreko lehendakaria

“Ikusi nahiko nuke atomoak antolatzeko gai izateak nola ekarriko duen oinazea ekiditea”

2014/01/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Txema Pitarkek ez die berehala erantzun galderei, denbora hartu du pentsatzeko eta hausnartzeko, gogoratzeko eta aurrera begira jartzeko. Baina hori bai: gustura hartu du atala estreinatzeko gonbidapena. Hauek dira, beraz, lehen lekukoaren hitzak.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.