Gai librean

Fisikako eta kimikako Nobel saridunak nazismo-garaian

2010/07/01 Aranberri, Ibon - Kimikan doktorea

"Gure zientziak ezin badu judurik gabe aurrera egin, hurrengo urteetan ez dugu zientziarik egingo". Hau da Max Planck fisikariak Hitlerrengandik jaso zuen erantzuna, juduak administraziotik botatzeak ekarriko zituen eragozpenak F├╝hrer ari aipatu zizkionean eta, ondorioz, Alemaniak goi-mailako fisikari, kimikari, biologo eta matematikari asko galduko zituela gogoratu zionean. Erantzun horrek argi azaltzen du zenbaterainokoa zen Hitler-en arrazakeria zientziaren ikuspegitik ere.

Errorea "h"-z ala "h"-rik gabe?

2010/04/01 Alberdi Celaya, Elisabete - Matematikan lizentziatua eta doktoregaia

Hizkuntza batzuetan soinua dauka; beste batzuetan, ez. Euskaraz, hotz denean hor egon arren, sentitu bai, baina ez da entzuten. Haizeak euskaraz badauka, eta, haren ziztua entzuten den arren, ez da "h"-rik aditzen. Erroreak euskaraz ez darama, baina matematikeraz eraman dezake. "H"-ak, izan ere, matematiketan ere badu bere funtzio isila.

KLIK: Lego-molekulen hotsa

2010/03/01 Aizpurua, Jesus Mari - EHUko Kimika Organikoko katedraduna

Sintesi organiko modernoaren helburu nagusia da molekula konplexuak prestatzea. Zoritxarrez, erreakzio kimiko arruntak desegokiak dira biomolekula handiak --hala nola proteinak-- prestatzeko edo materialen nanomanipulazioak egiteko. XXI. mendearen hasieran aurkitutako klik kimika berriak erreaktibotasun itzela eta selektibotasun kimiko paregabea bateratzen ditu. Ezaugarri horiek elkartuz, sintesi kimikoa izaki bizidunetara eta nanomaterialetara zabaldu ahal izan da, orain dela gutxi amestu ezin zitekeen moduan.

Haurdun gelditzea gizonezkoen esku

2009/12/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Zarate Sesma, Jon - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Zientzialarien zeregina da naturari galderak egitea eta haren erantzunak interpretatzea eta praktikan jartzea. Postulatuari jarraituz, haurdunaldian emakumeak jasaten dituen aldaketa ...

Ekuazio diferentzialak egonkortasun bila

2009/11/01 Alberdi Celaya, Elisabete - Matematikan lizentziatua eta doktoregaia

Egonkortasuna altxor preziatua da. Bizitza egonkortasunaren etengabeko bilaketa da: lan finko baten bilaketa, erlazio sendo eta luzearena, eta abarrena. Nahiz eta aldagarriak izan, aldaketa bortitzik ez duten parametroen barnean dagoenari esan ohi zaio egonkorra. Batzuentzat aspergarriaren sinonimo, oro har altxor desiratua.

Unibertsoko espagetiak

2009/10/01 Urrestilla, Jon - Fisikan doktorea eta Sussexeko Unibertsitateko ikertzailea

Oinarrizko fisikan dimentsio bakarreko objektuak (sokak) aipatzean, aukera bat baino gehiago datozkigu burura. Alde batetik, supersokak ditugu. Azken urteetan, fisikariek eta matematikariek lan izugarria egin dute supersoken teoria aztertzen. Funtsezko ideia hau da: oinarrizko partikulak ez dira puntualak, baizik eta dimentsio bakarreko objektu hedatuak. Nolabait esateko, partikulak ez dira "bolatxo" batzuk, baizik eta bibratzen duten "sokatxo" batzuk. Baina, beste alde batetik, zientzialariok beste soka-mota bat ere ikertu dugu: soka kosmikoak. Eta, nahiz eta biak "sokak" izan, ez dute batzuek besteekin zerikusirik. Artikulu honetan, azken soka horiei buruz arituko gara.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.