Antera

Heiti Paves botanikari estoniarrak 30 urte daramatza landareak mikroskopio azpian jarri eta argazkiak ateratzen. Kasu honetan, laborategietan hain ezaguna den Arabidopsis thaliana landarearen sexu-organo arrari, anterari, atera dio argazkia. Eta saria izan du: Nikon-ek antolatzen duen Small World Photomicrography Competition sariketako irabazlea izan da.

Nikon Small World 2009
Egilea: Heiti Paves/Nikon Small World-ek utzitako irudia. www.nikonsmallworld.com
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila