Erreportajeak

Benetako 5G-rako prestatzen

2022/09/01 Elhuyar Zientzia -

5G-a ari da, pixkanaka, bidea egiten, eta, oraindik benetako 5G-rik ez dugun arren, industrian eta enpresetan teknologia horrek emango dituen aukerak aztertzen eta lantzen ari dira. Bide horretan ikertzen eta enpresei laguntzen ari dira BRTA aliantzako hainbat zentro teknologiko, Ikerlan eta Vicomtech kasu.

Zientzia eta ikerketa gizarteratzen, baietz beste 50 urtez!

2022/09/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Elhuyarrek eta UEUk 50 urte daramatzate zientzia eta ikerketa gizarteratzen, euskaraz eta Euskal Herriko ekoizpen zientifikotik abiatuta. Elkarrekin egin dute bidea, eta elkarrekin egin nahi dute aurrera datozen urteetan ere. Horretarako aukerak eta zailtasunak aztertu zituzten ekainaren 22an, Teila Fabrikan egin zuten solasaldi batean.

Adimen artifiziala artean

2022/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Adimen artifizialaren ahalak eta lorpenak ukaezinak diren arren, haren erabilerak zalantzak eta eztabaidak ere pizten ditu; adibidez, medikuntzan edo justizian. Hala, Europar Batasunak araudi bat proposatu du, AI Act, adimen artifizialaren arriskuez babesteko. Badira, edonola ere, bestelako galderak, adibidez, artean: adimen artifizialaren bidez sortutako testu, irudi edo doinuak artea dira? Eta hartzaileak gizaki batek egindakoak bezala jasotzen ditu? Hartzaileen pertzepzioa ikertu duen Ujué Agudo Díaz psikologiako doktoreak eta Martin Etxauri Sainz de Murieta “Txo!?” artista eta ikertzaileak badituzte erantzun batzuk.

Teknologia kuantikoen olatua hartzeko prest

2022/06/01 Elhuyar Zientzia -

Bigarren iraultza kuantikoaren izenean datorren olatua hartzeko prest daude BRTA partzuergoko hainbat zentro. CIC nanoGUNEn eta Tecnalian, esaterako, etorkizun handia ikusten diete teknologia kuantikoei, eta puntako ikerketa egiten ari dira arlo horretan.

Irtenbideak plastikoari

2022/06/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Nazio Batuen Ingurumen Batzarrak plastikoaren kutsadura murrizteko neurriak hartzea erabaki zuen martxoaren hasieran: 175 herrialdetako ordezkariek 2024an juridikoki loteslea izango den nazioarteko akordioa sortzeko konpromisoa sinatu zuten. Baina, prestatuta al gaude plastikoaren arazoari benetako irtenbide bat emateko?

COVID-19aren B aldea

2022/05/08 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

COVID-19a agertu zenetik, erabat aldatu da egoera; bereziki, txertoei esker. Hilgarritasuna % 1etik % 0,1era jaitsi da, eta ospitaleratzeak eta kasu larriak ere asko gutxitu dira; batez ere, omicronek eragindako olatuan. Alabaina, egoera ez da hain argitsua, ez denean, ez denentzat. Horren adibide dira COVID iraunkorra eta asaldura psikologikoak, eta haien ondorioen lekuko zuzenak, berriz, Nieves Embade Urrutia COVID iraunkorraren ikertzailea eta Nahia Idoiaga Mondragon psikologoa eta psikopedagogoa.

Desazkundea, mehatxu edo aukera

2022/03/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Desazkundea proposatzen dute gero eta zientzialari gehiagok ingurumen-larrialdi globalari aurre egiteko irtenbide gisa: hazkunde ekonomiko mugagabeari uko egin, eta gizarte honetako produkzio- eta kontsumo-ereduak aldatzea. Jasangarritasuna eta giza ongizatea hobetu ditzakeela diote, hausnarketa sakon bati helduz gero. Ekonomiaren, antropologiaren eta hirigintzaren ikuspegitik heldu diogu eztabaidari.

Ekonomia zirkularra praktikara eramateko bideak

2022/03/01 Elhuyar Zientzia -

Ekonomia zirkularraren ideia 1980an plazaratu zen lehen aldiz. Garai haietan, proposamen teorikoa zen. Geroztik, ordea, ekonomia-eredu linealak eragiten dituen arazoak gainditzeko, ekonomia zirkularra praktikara eramateko estrategiak sortu dira. Horien artean daude BRTAko GAIKER eta Ceit zentroetan ikertzen eta aplikatzen dituztenak.

Erupzio baten kronika, lehen pertsonan

2022/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Cumbre Viejako erupzioak (La Palma, Kanariar Uharteak) interes handia piztu du. Horren arrazoi nagusietako bat da inguruan jendea bizi dela; alde horretatik, ez dago zalantzarik hondamendi bat izan dela, galerak handiak eta itzulezinak izan baitira. Ikuspegi zientifikotik, berriz, interesa ukaezina da, informazio baliotsua ematen baitu, ez bakarrik erupzio jakin hori ezagutzeko, baizik eta Kanarietako zein beste lekuetako erupzioak aurreikusteko.

Garuneko aktibitatea argitan

2022/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Neurologoen erronka bat da garunaren aktibitatea fisikoki ikustea. Argia erabilita. Aurrerapauso handia izango litzateke neuronek taldeka nola funtzionatzen duten ikertu ahal izateko. Horretarako, neurologoak eta fisikariak elkarrekin hasi dira lanean; ikerketa-lerro berri bat zabaldu dute Donostiako fisikariek eta Columbia Unibertsitateko neurologoek, Donostia International Physic Center-en, neuronen aktibitatea ikusgai bihurtzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila