2022-23 denboraldia martxan, zientzia-irratian

Aste honetan hasten dira Ekosfera eta Norteko Ferrokarrilla irratsaioak, Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratirako ekoizten dituen programak.

2022-23-denboraldia-martxan-zientzia-irratian
Arg. Euskadi Irratia

Ekosfera ekologia, natura eta energiari buruzko saioa da; asteazkenetan emitituko da, 21:00tan eta igandeetan errepikatu15:00tan. Lehen emisioa irailaren 14an izan da, Iñaki Sanz-Azkue eta Kristina Zuzarekin egindako elkarrizketa batekin: dragoitxoa Euskal Herrian. Gekoen taldeko espezie bat, Mediterraneokoa bada ere, gurera zabaldu da azken hamarkadetan, eta dagoeneko kostaldera iritsi da. Bi gonbidatuek kontatu digute zer dakigun eta zer ez gai honi buruz.

Norteko Ferrokarrilla, zientzia orokorreko programa, 27. denboraldian sartuko da gaur. Izan ere, ostiraletan emitituko da 21:00tan, eta larunbatetan errepikatuko da 15:00tan. Denboraldi honetan, ibilbide oparoa duten zientzialariak elkarrizketatuko ditugu,  haien ikerketaren ikuspegi pertsonala ezagutzeko. Lehen irratsaio honetan, Eskulan tailerra ezagutuko dugu Tolosako Paper-Eskolako Mentxu Aiertzaren eskutik. Asturiasko papergintza-tailer bat da. Han, Juan Barbe papergileak bizitza eman du landare ezberdinetatik egindako paperak ikertzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila