Rementeria Argote, Nagore

Rementeria Argote, Nagore

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Biotxipa analisi genetikoen ordez

2004/05/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Batzuetan gehiegizko kolesterola genetikoa izaten da. Halakoetan, bizimodu osasuntsua egiteak ez du bihotzekoa edo bularreko angina izateko arriskua eragozten; eta beharrezkoa da tratamendu bati jarraitzea. Horixe gertatzen da familiako hiperkolesterolemiarekin; gazte batek bere lagunek baino ehun aldiz arrisku handiagoa izan dezake bihotzekoa izateko, berak jakin gabe. Horregatik, hil ala bizikoa izan daiteke diagnostiko goiztiarra egitea.

Martin Olazar: Errauskailuak ondo erabiltzeko gakoa zaborrak ondo banatzea da.

2004/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Geroz eta zabor gehiago sortzen dugu, horretan ez da zalantzarik. Eta zaborrak jan gaitzan baino lehen errauskailuen aldeko apustua egin du Europako herri askok, geureak barne. Hori dela eta, ahoz aho dabil errauskailuen gaia. Antza denez, informazio gardena ematea da herritarrek instalazio horiek naturaltasunez hartzeko bidea.

Kontserbatu edo hil

2004/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gizakia gizaki denetik saiatu izan da uzta edo ehiza ahalik eta luzeen kontserbatzen, batez ere eskasia-garaiei aurre egiteko. Hori dela eta, kontserbazio-teknika batzuk belaunaldiz belaunaldi iritsi dira gaur egunera arte. Metodo tradizionalak ez ezik, ordea, puntako teknologia ere erabiltzen da elikagaien industrian. Arazo berriei aurre egiteko irtenbide berrien bila dihardute.

Aritz Lekuona: "Mindaren arazoa abeltzaintzaren industrializazioarekin etorri da"

2004/03/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Mindak ingurumen-arazo larriak sortzen ditu abere-haztegi handietan. Arazo horiek saihesteko, minda arazteko teknologia berri bat garatu dute ADE Biotec-ek eta INASMET fundazioak. Teknologia hori elektroflotazioan oinarritzen da. Gisa horretako lehenengo minda-araztegi industriala Errenteriako txerri-haztegi batean ari dira eraikitzen, eta ekainean lanean hasteko moduan egongo dela espero dute. Txerri-minda: arazoa gizentzen ari da Teknologia merkeak falta

Angula, gau ilunetako altxorra

2004/03/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurtengo angula-garaia bukatzear dago. Atlantikoaren erditik etorritako aingirakumeak ibaietara sartu ahala haziz doaz, eta laster handiegiak izango dira sukaldean preziatu irizteko. Baina arrain txundigarri honekiko ardura ez da udaberriaren etorrerarekin amaitzen; aingiraren kudeaketak urte-sasoi guztietan jarraituko du. Aingiraren bizitza iluna

Hiriaren burrunba

2004/02/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hirietako zarata ez da gaur egungo kontua, noski; jendea biltzen den lekuetan berez sortzen da zarata. Baina noiz arte jasango dugu halako burrunba? Osasunari kalte egiten dio, uraren poluzioak edo airearenak bezalaxe. Azkenean hasi gara onartzen zarata, ikusten ez den arren, poluzio-mota bat dela, eta horren aurkako neurriak zenbat eta lehenago hartu, orduan eta hobe. Zarata-iturriak Bi Europa, zaratari dagokionez

Saridunekin solasean

2004/02/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

1. saria: Meandroetako mina 2. saria: Replikantearen jazz-arima Kafeina: behar bihur daitekeen plazera Sari berezia: Izarren energiaren bila

Gizakiak arrastoa uzten du

2004/01/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Askok ez dituzte sinesten Planetaren etorkizun ilunari buruzko iragarpenak, edo ez entzunarena egiten dute. Aztarna ekologikoak garbi erakusten du, ordea, ingurumenarentzat zein jasangaitzak garen. Adierazle soil bat den arren, garapen jasangarrirako bidea egiten lagun diezaguke. Etorkizuna aldatzeko garaiz ote gabiltza? Herri pobreak eta jasangarriak? Nola murritz dezaket nire aztarna ekologikoa?

Nautilus, itsaspean errege

2004/01/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Jules Vernek Hogei mila legoa itsaspean eleberrian kontatu zuenez, Nautilus itsaspekoa ikusi zutenek itsas munstro bat zela pentsatu zuten, narbal erraldoi bat edo. Bada, Estatu Batuetako Armadak eraiki zuen lehenengo itsaspeko nuklearrari izena jartzeko orduan pasarte harekin gogoratu bide ziren; izan ere, USS Nautilus (SSN 571) ikaragarria zen eta, narbal baten itxura ez, baina bazeukan altzairuzko kaxalote baten antza.

Hubble: teleskopioaren atzeko gizona

2003/12/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hubble izena aski ezaguna da gure artean, NASAk orbitan daukan teleskopioaren deitura baita. Teleskopioari Edwin Powel Hubble astronomo handiaren omenez jarri zioten izena. Hubblek, ordura arte ezagutzen ziren Esne-bideaz eta Magallaes-en Hodeiez gain, Andromeda ere galaxia bat zela ikusi zuen 1924ko abenduaren 30ean. Aurkikuntza hura unibertsoaren tamainari eta adinari buruzko eztabaiden abiapuntu izan zen, eta, pixkanaka, gaur egun daukagun espazioaren kontzeptua eraikiz joan zen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila