Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None

2018ko zientzia-albiste aipagarrienak

2018/12/21

Zientzia eta teknologia arloak albiste ugari eman ditu aurten ere. Hona hemen Elhuyar  aldizkarian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan eta Teknopolisen emandakoen artean nabarmendutakoak:

Fluoxetina antidepresiboaren eragina, hurrengo belaunaldietan ere bai

2018/12/13

Fluoxetina sendagaia Prozac izenez merkaturatu zen lehen aldiz, eta oso erabilia da depresioa tratatzeko, baita haurdunetan ere. Orain, Otawako Unibertsitateko …

Ainitze Labaka Etxeberria Erizaina eta ikertzailea

“Ikerketa gehienak arretan egiten dira; pentsa zer hutsune dagoen zientzian”

2018/12/07 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Erizaintza ikasten ari zela, pazienteekin lana egitea zen Ainitze Labaka Etxeberriaren asmoa. Orduan, ez zuen imajinatu ere egiten laborategi batean …

1918ko pandemia: ehun urteko itzala, lausoagoa gaur

2018/11/30 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Duela 13 urte, ikertzaile-talde batek Influenzavirus bat berpiztu zuen; zehazki, 1918ko gripe-pandemia eragin zuena. Batzuek bioterrorismoaren mamua haizatu zuten arren, helburua guztiz zientifikoa zen, noski: birusaren ahalmen hilgarriaren sekretua argitu nahi zuten, berriro halakoren bat gertatzea eragozteko. Ikerketa haren aurretik eta ondoren, beste hainbat egin dira, mundu osoan, helburu berarekin. Ez dute arriskua desagertzerik lortu, baina bai orduan baino apalagoa izatea.

Jon Zarate Sesma Farmazian doktorea

“Zientziarako grina kutsatu zigun irakasleak eragin handia izan du nigan”

2018/11/30 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Lekeition jaioa, 1979an. Farmazian doktorea da, eta Farmazia eta Elikagaien Zientziak saileko irakasle agregatua. 2011tik 2014ra Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologiako euskarazko aldizkariaren zuzendari izan zen, eta, geroztik, EHUko Euskara errektoreordea da. Ikerketan, terapia genikorako bektore ez-biralen ikerketa-lerroan dabil lanean, batez ere. Elkarrizketan, pertsonek hartu dute protagonismo osoa, bai bere ibilbideko mugarriez hitz egitean, bai etorkizunaz aritu denean.

Etikoki onartezintzat jo dute genetikoki eraldatutako haurren kasua

2018/11/27

Jiankui He zientzialari txinatarrak genetikoki editatutako bi haur aurkeztu ditu komunikabideetan. Youtubeko bideoetan eta prentsan azaldu duenez, zazpi bikoteren enbrioiak eraldatu zituen, CRISPR teknikaren bidez, hiesarekiko erresistente egiteko. Eta, enbrioi haietatik, bikoteetako baten biki batzuk iritsi dira jaiotzera. Esperimentua egiazkoa dela baieztatu baino lehen ere, zientzia-komunitateak arbuiatu egin du, arriskutsua eta etikoki onartezina delakoan.

Paleolitoko artearen sorrera, galdegai

2018/11/26 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Borneoko haitzulo batean aurkitutako marrazki batzuek 40.000-52.000 urte dituztela frogatu du ikertzaile-talde batek. Horrek Paleolitoko artearen sorrerari buruzko galderak piztu ditu, Europako kobazuloetakoa jotzen baitzen arte zaharrenatzat (antzinakoenek gehienez ere 40.000 urte inguru dituztela kalkulatzen dute). Non eta noiz sortu zen lehenik labar-artea? Horren gaineko gogoeta egin du Diego Garate Maidagan labar-artean espezializatutako arkeologoak, orain arte dauden datuetan oinarrituta.

Laborategian hazitako garun-organoideek gureen antzeko seinaleak sortu dituzte

2018/11/19

Giza zelula ametatik abiatuta, ehunka garun-organoide sortu eta, hamar hilabetez hazi ondoren, elektroentzefalogramaren bidez frogatu dute giza garunek sortzen duten …

Wolframia, zientzialari eta zientziazale umoretsuenen lurraldea

2018/11/08

Bergarako Seminarixoan ospatu da aurtengo Wolfram Deuna. Aurrekoetan bezala, zientzia aitzakiatzat hartuta, zortzi hizlarik bakarrizketa zientifiko umoretsuak eskaini dituzte, Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Aguirreren gidaritzapean.

Irati Rodilla Ojeda Fisioterapeuta eta farmakologia-ikertzailea

"Oso garrantzitsua iruditzen zait ikuspegi orokorrari oinarrizko zientzia gehitzea"

2018/11/02 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Irati Rodilla Ojeda Fisioterapian graduatu zen, baina, lanean ari den arren, ez dabil pazienteak tratatzen, Farmakologian doktoretza egiten baizik. Dioenez, …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila