TAC azterketak, biriketako minbizia agertu orduko

TAC azterketak, biriketako minbizia agertu orduko
2006/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Biriketako minbizia duten gaixoen % 92 bizirik egongo litzateke gaixotasuna diagnostikatu eta 10 urtera, urtero TAC azterketak eginez gero. Horixe ondorioztatu du Biriketako Minbiziaren Detekzio Goiztiarraren Nazioarteko Ikerketak (IELCAP). Ikerketa horretan, Nafarroako Unibertsitate Klinikak eta Medikuntza Aplikatuko Zentroak (CIMA) parte hartu dute.

40 urtetik gorako 31.000 erretzailetik gora aztertu dituzte ikerketan, eta, 484 kasutan, biriketako minbizia diagnostikatu dute --horietatik % 85 faserik goiztiarrenean--. Fase horretan diagnostikatutako gaixoen % 88 bizirik dago 10 urte geroago, eta indize hori % 92koa izatera heltzen da tratamendu kirurgikoa hilabeteko epean hasi bazen.

Ikerketaren emaitzak oso garrantzitsuak dira; izan ere, egun biriketako minbizia duten gaixoen % 15ek lortzen du bizirik irautea bost urtera. Biriketako minbiziaren sintomak oso berandu agertzen dira, eta, ondorioz, gaixoa medikuaren kontsultara joaten denerako gaixotasuna oso aurreratua egoten da; hara hor tasa hori hain baxua izatearen arrazoia. IELCAP ikerketari esker, ordea, frogatu dute posible dela tumoreak oso fase goiztiarrean ikustea, ikerketan detektatutako tumoreen batez besteko diametroa 9 eta 13 mm artekoa baita.

1
226
2006
12
014
Medikuntza
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila