Oxigeno faltak eragiten du beldarren muda

oxigeno-faltak-eragiten-du-beldarren-muda
Arg. Daniel Schwen

Beldarrek lauzpabost aldiz berritzen dute beren exoeskeletoa, tximeleta bihurtu baino lehen. Baina nola dakite noiz den horretarako garaia? Duke Unibertsitateko ikertzaileek argitu dute oxigeno-faltak erabakitzen duela une hori.

Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratu den ikerketan, Manduca sexta beldarren arnas aparatua neurtu zuten ikertzaileek, eta ikusi zuten beldarren arnas aparatuak tamaina finkoa duela hazkuntzaren garapen-fase bakoitzean. Hau da, beldarren gorputzeko gainerako atalak hazi egiten dira; ez, ordea, arnas aparatua. Ondorioz, denborarekin intsektuak oxigeno-maila txikiegia du bizitzen jarraitzeko, eta hori aldatzeko modu bakarra exoeskeletoa berritzea da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila