Ornogabeen bostetik bat arriskuan dagoela diote

Londresko Zoologia Elkarteak argitaratutako txosten baten arabera, ornogabeen bosten bat desagertzeko arriskuan dago. Proportzio hori antzekoa da ornodunetan eta landareetan ere, baina orain arte ez da egin ornogabeei buruzko ikerketa sistematikorik, eta asko falta dira arriskuan dauden espezieen Zerrenda Gorrian sartzeko. Londresko elkarteko zientzialariek ez dituzte espezie guztiak ikertu, baizik eta 1.500 espezie dituen lagin adierazgarri bat. Datuek erakutsi dute arrisku handiena ur gezako espezie batzuek dutela; barraskilo eta karramarro batzuek, adibidez. Arrisku txikiena, berriz, zenbait hegalarik dute; tximeleta eta burruntzi batzuek, adibidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila