Nondik datoz europarrak?

Nondik datoz europarrak?
2005/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: ARTXIBOKOA)

Eztabaida ez da berria: batzuek uste dute europarrak duela 8.000 urte inguru Ekialde Hurbiletik sartu ziren nekazarien ondorengoak direla. Bada, duela 7.000 urteko nekazari haietako batzuen mitokondrio-DNA aztertuta ikusi omen dute nekazari haiek ez zirela asko zabaldu, hau da, ordurako Europan bizi ziren ehiztari-biltzaileei ez zitzaizkiela gailendu. Beraz, oraingoan, europarrok ehiztari-biltzaileetatik datozela dioen teoriak bataila bat irabazi du.

Berriak labur
2
1
215
2005
12
001
Genetika
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila