Nola lortzen dituzte paradisuko hegaztiek halako luma beltzak?

nola-lortzen-dituzte-paradisuko-hegaztiek-halako-l
Emearen aurrean nabarmendu nahian, paradisuko fusil hegazti arrak hegoak zabaltzen ditu. Burua atzera botata, eztarriko luma urdin deigarriak erakusten dizkio. Arg. Ed Scholes

Ikerketa askok erakutsi dute nola sortzen duten kolorea bizidunen pigmentuek eta barne-nanoegiturek, baina zientzialariei oraindik deigarria egiten zitzaien hegazti batzuek duten kolore beltz bizia. Australian endemikoak diren paradisuko hegaztiek (Paradisaeidae), esaterako, luma superbeltzak erabiltzen dituzte haien orban koloretsuak nabarmentzeko. Harvard Unibertsitateko ikertzaileek argitu dute lumen mikroegitura berezi bat egon daitekeela luma superbeltz horien oinarrian.

Berez, kolore beltza argi ikusgaiaren absortzio osoa gertatzen denean sortzen da. Ohiko hegazti beltzen kasuan, argiaren % 5 inguru islatzen da, eta paradisuko hegaztien kasuan, ordea, argiaren % 0,05 baino ez. Beraz, lehenengoek baino ia 100 aldiz argi gehiago xurgatzen dute, gizakiak sortutako material ultraxurgatzaileen pare.

Zientzialarien arabera, luma superbeltzek ohiko luma beltzek baino egitura morfologiko konplexuagoa dute: zuntz bakunak beharrean, zuntz adarkatuak eta bertikalki inklinatuak dituzte. Egitura horiei egotzi diete ikertzaileek argi ikusgai gehiago xurgatzeko gaitasuna. Nature Communication aldizkarian argitaratu dute lana.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.