Itsas mailak gora, baina...

Berotegi-efektuaren ondorio posible ezagunenetako bat itsas maila igotzea da. Orain arteko kalkuluek itsas maila batezbeste atmosferako karbono(IV) oxidoaren kontzentrazioa bikoiztean metro bat igoko dela esan dute. Joan den urteko abenduan San Franciscon Iparrameriketako Geofisika-Elkarteak egin duen bileran datu hori zalantzan jarri da. Igoera ez omen da horren handia izango eta 0,3 et 0,7 m bitartekoa izango omen da.

Itsas mailaren igoeraren kausak hiru dira nagusiki: lurgainean dagoen izotz-masaren aldaketa, itsas uraren tenperatur aldaketa eta lurrazpian pilatutako ur-kantitatearen aldaketa. Lehenengo bi parametroen aldaketa da gehien eragiten duena. Lortutako zifra berriak bi parametro horientzat emandako balio berrietan du oinarria.

Alabaina, 30 cm-ko igoera ez da txantxetakoa izango. Izan ere mundu osoko kostaldearen forma eraldatuko da. Gainera, akuiferoak gazitu egingo dira, ekaitzekiko sentikortasuna handiagotu egingo da, padurak itsaso bihurtuko dira etab.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila