Irratia.com

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia

Auñamendi entziklopedia Internetetik kendu badute ere, badaude euskararen alde lan egiten duten beste hainbat proiektu on-line. Horien artean nabarmentzekoa Irratia.com izenekoa da. Ez da irrati arrunta, irrati multimedia baizik. Internetetik bakarrik entzun daitekeen irrati honetan, entzuten ari zarenaren testua ere irakur dezakezu, baita, esaterako, argazkiak ikusi ere. Gainera, Euskal Herriko hainbat irrati libre ere entzun daitezke bertatik. Sei musika-kanal dituzte, eta grabatutako irratsaioak eta astean behin zuzeneko saioa egiten dute bertako arduradunek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila