Groenlandian gero eta izotz gehiago

1970. urtetik aurrera Groenlandian, urtero metroaren laurdena hazten ari da izotz-geruza. Ikertzaileen arabera negutegi-efektuaren eragin zuzena omen da loditze hau.

Ozeanoak gero eta gehiago berotzen ari dira. Beraz, gero eta ur gehiago lurrintzen da. Poloetan elurra egiteko nahikoa hotza dagoenez gero eta ur gehiago izozten da.

Izotz gehiago egoteak ur gutxiago dagoela esan nahi du. Hortaz, urtero izotz-geruza loditzearen truke itsas maila 0,3 mm jaisten da. Urte asko pasatu beharko du itsas mailaren jaitsiera nabari ahal izateko, baina Groenlandian detektatu den arazoa Hego nahiz Ipar Poloko edozein lekutan garatzen hasiko balitz, mundu osoko alarmak piztuko lirateke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila