ESEPEen azterketa kritikoa eta proposamenak, ikuspegi ekofeministatik

esepeen-azterketa-kritikoa-eta-proposamenak-ikuspe
Urduñako IV. azoka agroekologikoa Arg. Urduñako udala. CC BY-SA 2.0

Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen (ESEPE) azterketa egin ikertzaile- eta aktibista-talde batek, ikuspegi ekofeministatik, eta ondorioak zein trantsizio ekofeministarako proposamenak argitaratu ditu txosten batean. Inbertsio publikoak trantsizio ekofeminista ahultzeko bide berria: Ekonomia suspertzeko eta eraldatzeko bost proiektu estrategiko aztergai izena du txostenak, eta Europako NextGeneration EU funtsekin finantzatutako hamaika arloetatik bostetan oinarritzen da; zehazki, osasunaren, energiaren, nekazaritzako elikagaien, uraren eta zaintzaren arloei dagozkienak. 

Egileen esanean, egungo politika ekonomikoei eta finantziazio publikoaren kopuruez ikuspegi feministatik eztabaidatzen laguntzea da ikerketaren helburua. Azterketaren arabera, ESEPEek sustatutako trantsizioan ikuspegi teknokapitalista gailentzen da. Are gehiago, diotenez, “ez dira berdez (greenwashing) edo lilaz (purplewashing) pintatzera ere iristen haien politikak, nahiz eta horrela sustatzen den Next Generation EU funtsen aldeko hitzetan”.

Halaber, trantsizio ekofeminista baterako antolaketa sozial eta politikoari buruzko gogoeta egin dute, eta proposamen bat ere landu dute, bost zutabetan oinarrituta: kolektibizazioa eta despribatizazioa; prozesu sozioekonomikoak birlokalizatzea; planetaren mugetara egokitzea, pribilegioak eta desberdintasun globalak orekatuz; funtsezko lanak berrantolatzea eta balioa handitze; eta demokratizazioa eta elkar zaintza.

Blanca Bayas Fernández, Mirene Begiristain Zubillaga, Irene González Pijuan, Mònica Guiteras Blaya, Ruth Pérez Lázaro eta Amaia Pérez Orozcok sinatu dute txostena, eta OMAL Latinoamerikako multinazionalen behatokiaren bitartez argitaratu dute.

 

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila