Erle langile ala erregina bilakatzea, landareen mikroRNAren esku

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

erle-langile-ala-erregina-bilakatzea-landareen-mik
Erle erregina, langileez inguratuta. Arg. Jessica Lawrence, Eurofins Agroscience Services/CC-BY 3.0

Jakina da erleen elikadura gako dela haien bereizketan: langileek eta erlamandoek eztia eta polena jaten dute; erreginek edo erlamek, berriz, erregina-jelea baino ez dute hartzen. Alabaina, ez zekiten zer mekanismoren bidez eragiten zuen elikadurak bereizketa horretan. Orain, Nakin Unibertsitateko ikertzaileek (Txina) argitu dute elikaduran hartutako landareen mikroRNAk eragiten duela erleak langile bilakatzea.

Ikerketak erakutsi duenez, landare batzuen mikroRNAk erle langileen hazkundea mugatzen du, eta emeen obuluak inaktibatzen ditu. Erregina-jeleak beste erleek jaten duten ezti- eta polen-nahasketak baino mikroRNA gutxiago duenez, erle erregina handia eta ugalkorra da. Ikerketaren emaitzak PLOS Genetics aldizkarian argitaratu dituzte

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.