Eguzkitik gertuen dagoen izarra neurtu dute astronomoek

Eguzkitik gertuen dagoen izarra Proxima Centauri da, 4,2 argi-urtera dago, eta oso izar txikia da; Eguzkia baino zazpi aldiz txikiagoa. Centauri izar bikoitzarekin batera izar-sistema hirukoitza eratzen du, eta Centaurus konstelazioaren hegoaldera dago.

VLT

Orain arte, Proxima Centauri bezain izar txikien tamaina neurtzea ia ezinezkoa izan da, gehienek oso argi ahula dutelako eta teknologia egokirik ez zegoelako. Proxima Centauri izarraren tamaina neurtzeko, Paranaleko behatokiko VTL interferometroa erabili da. Interferometroak behatokian dauden lau teleskopioen datuak bateratu egiten ditu, askoz ere bereizmen handiagoko irudiak lortzeko.

Horretarako, ezinbestekoa da lau teleskopioek leku berera momentu berean begiratzea. Gero, fluidoak aztertzeko erabiltzen den metodo matematiko bat aplikatu da. Astronomoentzat oso interesgarria da izar txikien tamaina neurtzea, muturreko egoeran dagoen materia aztertzeko balio dielako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila