DNA kopiatzean gertatzen diren zorizko akatsak dira minbizi-iturri nagusia

dna-kopiatzerakoan-ematen-diren-zorizko-akatsak-di
Arg. C.Tomasetti et al./Science 2017

Orain arte uste izan da minbiziak bi eragile nagusi zituela: norberak ekar lezakeen herentzia eta ingurumena. Baina, 32 minbizi-motaren datu epidemiologikoak eta genomaren sekuentzia aztertuta, ikusi dute minbizien ia bi herenetan azaltzen  diren mutazioak zelula osasuntsuetan DNA erreplikatzean gertatzen diren zorizko akatsak direla. Minbizi-motaren arabera, hiru faktoreetako bat nabarmentzen da, irudian ikus daitekeen bezala.

Minbiziaren ikuspegi berri horrek minbiziari aurre egiteko estrategia aldatzea eskatuko du. Orain arte prebentzioan egin da indar handia, baina mutazioak zorizko aldaketen ondorio diren minbizien kasuan detekzio goiztiarra izan daiteke aukera bakarra; detekzio goiztiarra eta ebakuntzaz kentzea, behar den kasuetan. Horrek ez du esan nahi prebentzioa alde batera utzi behar denik, noski; zorizko aldaketak mutazioen ehuneko txiki bat besterik ez diren minbizietan prebentzioak jarraituko du izaten estrategiarik eraginkorrena. Haietan, ingurumena eta bizi-ohiturak zaintzea oinarrizkoa izango da. Kasuan kasu, beraz, estrategia bat edo beste lehenetsi beharko da.

Science aldizkariak argitaratu du ikerketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila