Berilioaren nukleoa ez da gune bakarrekoa

Berilioaren nukleoa ez da gune bakarrekoa
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Berilioarekin egindako esperimentuek erakutsi dute atomoen nukleoak ez direla beti gune bakarrean antolatzen. Berilio-10 isotopoaren nukleoak, hain zuzen, bi alfa partikulaz osatuta daudela konturatu dira, eta bi partikula horiek bi neutroi dituztela inguruan orbitatzen, elektroiak balira bezala, lotura eginez.

Alfa partikulak helio-4 atomoaren nukleoak dira, bina protoi eta neutroiz osatuta daude eta izugarri egonkorrak dira. Berilio-10 atomoen nukleoak lortzeko, ikerlariek helio-6 atomoen nukleoak jaurti dituzte alfa partikulen hodei baten kontra. Helio-6 atomoaren nukleoa bi protoiz eta lau neutroiz osatuta dago, eta, alfa partikula batekin talka egitean, berilio-10 atomoaren nukleoa bilakatzen da.

Izarretan elementu astunak nola sortzen diren aztertzeko balioko du ikerketak, susmoa baitago haien nukleoak sortzen direla nukleo txikiagoek alfa partikulen kontra talka egitean.

Berriak labur
12
1
218
2006
3
033
Fisika
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila