Bakterio erdisintetikoak gai dira proteina ez-naturalak sortzeko

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

bakterio-erdisintetikoak-gai-dira-proteina-ez-natu
Arg. Dennis Sun, Mezarque Design (www.mezarque.com)

Kode genetikoa artifizialki hedatuta duten bakterio erdisintetikoak gai dira kode genetiko hori proteinak sortzeko erabiltzeko. Aminoazido ez-naturalak dituzten proteinak sortzen dituzte bakterio horiek. Hala, proteina berriak sortzeko bida bat izan daiteke. Nature aldizkarian eman dute lorpen horren berri.

2014an The Scripps Ikerketa Institutuko ikertzaileek E.coli bakterioen kode genetikoa hedatzea lortu zuten, bi nukleotido artifizial txertatuta. Emaitza ezin hobea izan zen, bakterioen erreplikazio-mekanismoak normaltasunez funtzionatu zuen, eta, beraz, bakterioek bere egin zituzten nukleotido artifizial horiek. Baina, ez zegoen argi nukleotido horiek balioko ote zuten proteinak kodetzeko, DNA naturalak bezala. Bada, orain, ikusi dute bakterioek ongi transkribatzen dituztela nukleotido ez-natural horiek, eta aminoazido ez-naturalak dituzten proteina berriak sortzen dituztela; gainera, nukleotido naturalen eraginkortasun berarekin.

Hala, biologia sintetikoaren ametsetako bat egi bihurtu dute: proteina ez-naturalak sintetizatzeko gai diren organismoak sortzea. Izan ere, bide berri bat izan daiteke, botika berriak edo material berriak sortzeko, besteak beste.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.