1.200 km-ra ere bi fotoien arteko korapilatze kuantikoa mantentzea lortu dute

1200-km-ra-korapilatze-kuantikoa-mantentzea-lortu-
Fotoien korapilatze kuantikoa Arg. National Institute of Standards and Technology

Fisika kuantikoan bada efektu bat non, bi partikula kuantikoki korapilatuta badaude, bata manipulatuta bestean eragiten den; ez dira elkarrekiko independienteak. Ezaugarri hori ustiatu nahian dabiltza aspaldian fisikariak, interes handia izan dezakeelako informazioa transmititzeko komunikazio-sare gisa erabiltzeak. Baina zailtasun handiak daude, partikulak elkarrengandik urrundu ahala, gero eta zailagoa baita korapilatze kuantikoa mantentzea. Duela 14 urte, korapilatze hori Danubio ibaiaren bi aldeetara mantentzea lortu zuten; duela 5 urte, 100 km-ra;  eta, oraingoan, 1.200 km-ko distantzia lortu dute txinatar zientzialari batzuek.

Science aldizkarian argitaratu dute lan berria, eta partikulak distantzia handitara bidali eta korapilatuta mantentzeko metodologia berria aurkeztu dute: satelite bidez bidali dute haiek fotoia. Izpia satelitera bideratu, eta honek fotoia islatu du, berriz ere Lurrera bueltan bidalita, jatorrizko puntutik 1.203 km-ra. Fotoietako batean polarizazio-aldaketa eraginda, ikusi dute beste fotoian ere eman dela.

Komunikazio-sare gisa badu zer eskaini efektu honek. Izan ere, korapilatutako bi partikulen artean ez dagoenez ezer lotzen dituenik –ez dago konexio fisikorik–, beste inork ezingo luke komunikazio horretan eragin eta informazioa eskuratu. Korapilatutako partikula-parez osatutako sare global bat lortuko balitz, munduko edozein tokirekin komunikatu ahal izango genuke, baina horretarako funtsezkoa da korapilatze hori gero eta distantzia handiagoetara egin ahal izatea.

Korapilatze kuantikoaren inguruko beste albisteak: Katua ikusi gabe katua ikusi duten fotoiak

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.